Norbert Wiener

Norbert Wiener (Columbia, Montana, 1894ko azaroaren 26a - Stockholm, Suedia, 1964ko martxoaren 18a) Estatu Batuetako matematikaria izan zen. A. Rosembluethekin batera zibernetika sortu eta definitu zuen, eta informazio-kontzeptuari oinarri matematikoa eman zion. 14 urte besterik ez zuela graduatu zen Matematikan, eta gerora Biologia ikasten hasi zen Harvarden; konturatu zen baina, laborategian ez zela oso trebea, eta utzi egin zuen karrera. Filosofia ikasten hasi zen, eta 18 urterekin lortu zuen doktoretza, matematika-logikaren gainean egindako tesiarekin. Gerora, informazio selektiboaz eta entropia negatiboaz aritu zen, eta bere lan ezagunena, informazioari buruzko teoria matematikoa, sortu zuen. 1948. urtean ''Cybernetics: or, Control and Communication in the Animal and the Machine'' (''Zibernetika, edo animaliaren eta makinaren arteko komunikazioa eta kontrola'') izeneko obra argitaratu zuen; bertan, kontrol automatikoa duten sistemen printzipioak eta aplikazioak azaldu zituen. Obra horrek eragin handia izan zuen hainbat alorretako zientzialarien artean. Wienerrek gizarte-zientzietan, eta bereziki psikologian, matematika aplikatzeko oinarriak ezarri zituen. Aipagarriak ditu orobat ''The Human Use of Human Beings'' (1954) eta ''Nonlinear Problems in Random Theory ''(1958). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Wiener, Norbert', Bilaketaren denbora: 0,07s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Wiener, Norbert
    Argitaratua 1963
    Sailkapena: Handbibliothek 5/02
    Aldizkako argitalpena
  2. 2
    nork Wiener, Norbert
    Argitaratua 1954
    Sailkapena: Tc
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali