Giuseppe Ungaretti

Giuseppe Ungaretti (Alexandria, Egipto, 1888ko otsailaren 8a - Milan, 1970eko ekainaren 1a) italiar poeta izan zen. Ikasketak Frantzian egin zituen, eta Literaturako irakasle izan zen Brasilgo Sao Pauloko Unibertsitatean (1937). ''Popolo d´Italia'' eta ''Gazzetta del popolo'' egunkarietan idatzi zuen. Frantziako dekadentismoaren eragina (Rimbaud, Mallarmé, Valéry eta abarrena) nabari da haren obretan, eta haren ondorioz Italian sortu zen hermetismoaren aitzindaria izan zen. Obra nagusiak: ''Il porto sepolto'' (1916, ''Urperatutako Kaia''); ''Allegria'' (1931, ''Poza'' Eduardo Gil Berak 1992an euskaratua); ''Sentimento del tempo'' (1933, ''Denboraren sendimendua''); ''Il dolore'' (1947, ''Mina''); ''La terra promessa'' (1950, ''Agindutako lurra''); ''Un grido e paesaggi ''(1952, ''Oihu bat eta ikuspegi batzuk''). Saiakera-bilduma bat ''Il deserto e dopo'' (''Basamortua eta gero'') egin zuen, halaber. Shakespeareren, Luis de Góngoraren, Stéphane Mallarméren eta William Blakeren obra batzuk italierara itzuli zituen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Ungaretti, Giuseppe', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Ungaretti, Giuseppe
    Argitaratua 1968
    Sailkapena: Boe6858
    Liburua
  2. 2
    nork Ungaretti, Giuseppe
    Argitaratua 1961
    Sailkapena: Boe8877
    Liburua
  3. 3
    nork Ungaretti, Giuseppe
    Argitaratua 1963
    Sailkapena: Boe8876
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali