Julius Streicher
Julius Streicher (Fleinhausen, Bavariako Erresuma, Alemaniar Inperioa, 1885eko otsailaren 12a - Nurenberg, 1946ko urriaren 16a) alemaniar politikari nazia izan zen. Lehen Mundu Gerran borrokatu eta Burdinazko gurutzea jaso zuen. Gerratik itzuli ondoren, nazien alderdian sartu zen. 1923an ''Der Stürmer'' egunkari antisemita sortu zuen. Egunkaria nazien propaganda sistemaren funtsezko zatia izan zen. 1929 eta 1940 artean Frankonia probintziako gobernadore jaudun zen. Nurenbergeko epaiketan heriotza zigorra ezarri zioten gizateriaren aurkako krimenengatik. Salaketa nagusia genozidioa zirikada izan zen. 1946ko urriaren 16an hil zen urkatuta, beste hierarka nazi batzuekin batera. Wikipediatik informazioa lortu-
1
-
2nork Deeg, PeterBeste egile batzuk: “...Streicher, Julius...”
Argitaratua 1942
Sailkapena: Handbibliothek 3/03Liburua -
3nork Deeg, PeterBeste egile batzuk: “...Streicher, Julius...”
Argitaratua 1939
Sailkapena: Boe14945Liburua