Claude Simon

Claude Simon ( ahoskatua; Antananarivo, Madagaskar, 1913ko urriaren 10a - Paris, 2005eko uztailaren 6a) frantziar idazlea izan zen, 1985ean Literaturako Nobel Saria jaso zuena. Simonen obra ''nouveau roman'' izeneko joeraren barnean sailkatu izan da. Gutxi zehazturiko pertsonaietatik abiatuz, eta itxuraz garrantzi handiko ez diruditen gaiak ukituz, Claude Simonen eleberriek errealitatea bere joritasunean hautematea zuten helburu; hartarako, ohiko gramatika-denborak aldatzen saiatzen da eta esaldi luzeak eta parentesiz josiak, deskripzio zehatzak edo zatikako analisi psikologikoak zituztenak, erabiltzen zituen. ''La route des Flandres'' (1960, ''Flandesko bidea'') lanean egile horrek eleberriaz zuen ikuspegia adierazten du. Claude Simonen beste zenbait obra: ''Histoire'' (1960, ''Historia''); ''Le Palace'' (1962); ''La Bataille de Pharsale'' (1969, ''Farsaliako bataila''); ''Le Corps conducteurs'' (1971, ''Gorputz eroaleak''); ''Tryptique'' (1972, ''Triptikoa''). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Simon, Claude', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Simon, Claude
    Argitaratua 1964
    Sailkapena: Boe8860
    Liburua
  2. 2
    nork Simon, Claude
    Argitaratua 1992
    Sailkapena: Boe6623
    Liburua
  3. 3
    nork Simon, Claude
    Argitaratua 1981
    Sailkapena: Boe6622
    Liburua
  4. 4
    nork Simon, Claude
    Argitaratua 1967
    Sailkapena: Boe6621
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali