Charles Augustin Sainte-Beuve
Charles Augustin Sainte Beuve, (Boulogne-sur-Mer, Frantzia, 1804ko abenduaren 23a – Paris, Frantzia, 1869ko urriaren 13a) idazle eta literatur kritikari frantziarra izan zen.Hogei urte zituela literatura-kritika lanetan hasi zen. 1828an ''Tableau historique et critique de la poésie française au XVIème siècle'' (''XVI. mendeko frantses poesiaren ikuspegi historiko eta kritikoa'') idatzi zuen; ahantzi samarra zegoen Ronsard poetaren obra ezagutarazi zuen obra haren bidez. Hitz lauzko eta neurtuzko obrak eman zituen ondoren: ''Vie, poésies et pensées de Joseph Delorme'' (1829, ''Joseph Delormeren bizitza, poesiak eta gogoetak''), ''Les Consolations'' poema-bilduma (1830, ''Kontsolamenduak'') eta ''Volupté'' autobiografia-nobela (1834). Obra horien arrakasta faltaren ondoren, kritika-lanei heldu eta liburu garrantzitsuak idatzi zituen ondoren: ''Port Royal'' literatura-azterlanak (1840-1859), ''Chateaubriand et son groupe littéraire'' (1861, ''Chateaubriand eta bere literatura taldea''). Sainte-Beuveren gutun eta ohar bilduma garrantzitsuak argitaratu ziren, halaber: ''Les Causeries du lundi'' (1851-1862, ''Astelehenetako berriketak''), ''Nouveaux Lundis'' (1863-1869, ''Astelehen berriak'') eta ''Mes poisons'' (1926, ''Nire pozoiak''). Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2