Ilan Pappé
Ilan Pappé (; Haifa, Israel, 1954ko azaroaren 7a) historia irakaslea da Exeterreko Unibertsitatean, Erresuma Batuan, Etnopolitikako Ikasketen Exeter Zentroko zuzendarikidea eta ekintzaile politikoa. Haifako Unibertsitateko zientzia politikoetako irakasle (1984-2007) eta Haifako (2000-2008) ''Palestinako Ikasketen Emil Touma Institutuko'' zuzendari izandakoa da. Pappék hainbat liburu idatzi ditu: ''Palestinako garbiketa etnikoa'' (2006), ''Ekialde Hurbil Modernoa'' (2005), ''Palestina modernoaren historia: lurralde bat, bi herri'' (2003) eta ''Britainia Handia eta'' ''gatazka arabiar-israeldarra'' (1988). Hadash koalizioaren sortzaileetako bat ere izan zen.Ilan Pappé Israelgo «Historialari Berriak» deiturikoetako bat da. Historialari horiek, 1980ko hamarkadan Erresuma Batuko, Ameriketako Estatu Batuetako eta Israelgo gobernuek dokumentuak desklasifikatu zituztenetik, saiatu dira Israelgo Estatuaren historia modernoa berrikusten, eta sionismoa kritikatu dute Israelgo gizartearen zati handi batentzat oso eztabaidagarriak diren ikuspuntuetatik. Zehazki, Pappék bere idazkietan dio israeldarren eta arabiarren arteko lehen gerran britainiar mandatutik 700.000 palestinar atera izana nahita burutu zuela yishuvak, bai eta Israelgo armadak ere gero, Israelgo etorkizuneko buruzagiek 1947an asmatutako plan bati jarraituz (Dalet Plana edo D Plana izenekoa). Hainbat adierazpenetan, Israelgo Estatua sortzearen aurka agertu da erabat, eta Ekialde Hurbilean bakerik ez egotearen errua leporatu dio, sionismoa militantzia islamiarra baino arriskutsuagoa dela argudiatuta.
Palestinako eskualde historikoan arabiarrak eta juduak elkarren ondoan biziko diren estatu sekular bakarra sortzea defendatzen du Pappék.
Beste historialari batzuek haren lana babestu eta kritikatu dute, eta eztabaida handiak sortu dira Israelen. Israeletik alde egini baino lehen, 2008an, Knesseten salatu zuten. Hezkuntzako ministro batek kargutik kentzeko eskatu zuen publikoki, haren argazkia aldizkari batean agertu zen jo-puntuan, eta hainbat heriotza-mehatxu jaso zituen. Gaur egun Erresuma Batuan bizi da. Wikipediatik informazioa lortu
-
1Sailkapena: ZsnArtikulua
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6Sailkapena: ZsnArtikulua
-
7nork Hecht-Galinski, EvelynBeste egile batzuk: “...Pappe, Ilan...”
Argitaratua 2012
Sailkapena: JelLiburua