Jorge Manrique
Jorge Manrique (Paredes de Nava, Palentzia, Espainia, 1440? - Cuenca, Espainia, 1479ko apirilaren 24a) gaztelaniazko olerkaria izan zen. Elisabet erreginaren gortean bizi izan zen, eta haren alde borrokatu zen hainbat gudutan. Garcimuñoz gazteluaren aurrean hil zen, borrokan ari zela.Bere garaiko gustuaren araberako gaiak erabiltzen zituen. Berrogeita hamarren bat poema gordetzen dira Jorge Manriquerenak, XV. mendeko ''cancionero''en bidez heldu direnak. Lan azpimarragarriena, ospe handia eman diona, bere aita hilari eskainitako ''Coplas a la muerte del maestre don Rodrigo'' da (1476, ''Jorge Manrique'ren koplak'' izenburupean itzuli zituen euskarara Nemesio Etxanizek) edo ''Coplas a la muerte de su padre'' izenburuarekin ezagunagoak direnak. Jorge Manriqueren obrak zubi egiten du Erdi Aroko eta Pizkundeko literaturen artean. Wikipediatik informazioa lortu
-
1Sailkapena: Boe1142Artikulua
-
2