Urs Jaeggi
Urs Jaeggi (Solothurn, 1931ko ekainaren 23a – Berlin, 2021eko otsailaren 13a) suitzar idazle, soziologo eta margolaria izan zen.Ekonomia- eta soziologia-ikasketak egin zituen Genevan, Bernan eta Berlinen. 1959an lortu zuen doktoregoa, eta 1966an soziologiako katedra eskuratu zuen Berlineko Unibertsitate Librean. Bere literatura-lanez gainera, lan zientifiko ugari argitaratu zituen. 1981ean Ingeborg Bachmann saria jaso zuen. Bere literaturan fikzioa eta gogoeta nahasten dira, eta protagonistak intelektualak izan ohi dira gehienetan. Beren lehen nobelan, ''Die Konplizen'' (1964, ''Konplizeak'') inguru burgesa kritikatu zuen; ondorengoetan, ''Brandeis'' (1978, ''Izotz goria''), ''Grundrisse'' (1981, ''Zirriborroak''), eta ''Rimpler'' (1987, ''Rimpler'') nobeletan, bere garaiko gertaera sozial eta politikoak deskribatu zituen: lehendabizikoan, 60ko hamarkadako ikasleen matxinada, soziologiako irakasle baten ikuspuntutik; bigarrenean Berlingo hiriarekin batera protagonistek jasaten duen krisialdia kontatzen da; eta hirugarrenean, gaixorik dagoen protagonista ohartzen da gizartean ez dagoela biktimentzat tokirik. Beste lan aipagarri batzuk: ''Die Wohltaten des Mondes'' (1963, ''Ilargiaren mesedeak'') kontakizun liburua; ''Literatura und Politik'' (1972, ''Literatura eta Politika'') eta ''Was auf den Tisch kommt, wird gegessen'' (1981, ''Mahaira ateratzen dena jan egin behar da'') saiakerak, eta ''Versuch über den Verrat'' (1984, ''Saldukeriari buruzko saiakera'') autobiografia. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7Sailkapena: Stadt- und Landesbibliothek PotsdamLiburua
-
8Argitaratua 1988Beste egile batzuk: “...Jaeggi, Urs...”
Sailkapena: Boe5018Liburua