Arno Holz

260px|thumb|eskuinera|Arno Holz, Erich Büttnerrek margotuta

Arno Holz (Rastenburg, 1863ko apirilaren 26a - Berlin, 1929ko urriaren 26a) Alemaniako idazlea izan zen. Hasierako idazkietan poesia lirikoa landu zuen; gero, langileriaren egoera bertsoetan adierazten duen ''Das Buch der Zeit'' (1885, ''Garaiaren liburua'') izeneko liburuan naturalismora hurbildu zen. Gero, Johannes Schlaf lagunarekin bide horretatik jarraitu zuen: ''Papa Hamlet'' (1889, ''Aita Hamlet''), kontakizun laburrak; ''Die Familie Sielicke'' (1890, ''Selicke familia''), drama; ''Sozialaristokraten'' (1896, ''Sozialaristokratak''), bere garaiko idazleei buruzko komedia. Holzen naturalismoak eragin nabarmena izan zuen Gerhart Hauptmannen obran. J. Schlafekin lankidetza amaitu ondoren, hasierako lirismora itzuli zen berriro. ''Phantasus'' izenburuko olerki-sailean (1898-1925) lirismoaren berrikuntzari ekin zion, eta bertso librea sartu zuen eta poema luze esperimentalak idatzi zituen. Aipatzekoak dira, halaber, azken aldiko komediak ''Traumulus'' (1904); ''Frei'' (1907, ''Librea''); eta dramak: ''Sonnenfinsternis'', (1908, ''Eguzki eklipsea'' ); ''Ignorabimus'' (1913). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Holz, Arno', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Holz, Arno
    Argitaratua 1930
    Sailkapena: Handbibliothek 3/02
    Liburua
  2. 2
    nork Holz, Arno
    Argitaratua 1924
    Sailkapena: Handbibliothek 3/02
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali