Eric Hobsbawm

Dr Eric John Blair Hobsbawm (1917ko ekainaren 9a - 2012ko urriaren 1a) Ingalaterrako historialari eta idazle marxista izan zen. Historialari eta intelektual britaniar marxisten artean, Hobsbawm zen irakurle, eragin eta errespetu gehien eta handiena zituena.

Alexandrian jaio bazen ere, Vienan eta Berlinen hazi zen, harik eta bere familia ihesean Londresa joan arte 1933an, Hitlerrek boterea eskuratu zuenean. Ingalaterran, Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen.

Hobsbawm Britania Handiako Alderdi Komunistaren kidea izan zen denbora luzean, baita Alderdi Komunistako Historialarien Taldekoa ere. Hogei liburutik gora idatzi bazituen ere, batik bat ezaguna da Frantziako Iraultzatik Sobiet Batasuna desagertu bitarteko historia lau liburukoagatik (''The Age of Revolution'', ''The Age of Capital'', ''The Age of Empire'', ''The Age of Extremes''). Niall Ferguson historialariak esan zuen laukote hori abiapunturik hoberena zela historia garaikidea ezagutu nahi dutenentzat.

Hobsbawmen auzi kutunenetakoa tradizioaren garapena zen. Nazio-estatuaren inguruan tradizioen eraketa aztertu zuen bere lanetan. Haren ustetan, tradizio franko asmatzen dute nazioko goi-mailakoek nazioaren garrantzia eta izatea bera justifikatzeko. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 8 emaitzak -- 8 bilaketa honetara 'Hobsbawm, Eric', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Hobsbawm, Eric
    Argitaratua 2003
    Sailkapena: Ldc
    Liburua
  2. 2
    nork Hobsbawm, Eric
    Argitaratua 1998
    Sailkapena: Handbibliothek 3/13
    Liburua
  3. 3
    nork Hobsbawm, Eric J.
    Argitaratua 1962
    Sailkapena: Boe13530
    Liburua
  4. 4
    nork Hobsbawm, Eric J.
    Argitaratua 1962
    Sailkapena: Boe10347
    Liburua
  5. 5
    nork Hobsbawm, Eric J.
    Argitaratua 1969
    Sailkapena: Boe9290
    Liburua
  6. 6
    nork Hobsbawm, Eric J.
    Argitaratua 1969
    Sailkapena: Stadt- und Landesbibliothek Potsdam
    Liburua
  7. 7
    nork Hobsbawm, Eric J.
    Argitaratua 1969
    Sailkapena: Stadt- und Landesbibliothek Potsdam
    Liburua
  8. 8
    nork Hobsbawm, Eric J.
    Argitaratua 1991
    Sailkapena: Dd
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali