Gabriel García Márquez

Gabriel José de la Concordia García Márquez (Aracataca, Magdalena, Kolonbia, 1927ko martxoaren 6a – Mexiko Hiria, 2014ko apirilaren 17a) kolonbiar eleberrigile, gidoigile eta kazetaria izan zen, maitasunez Gabo edo Gabito bezala ezagutua Latinoamerika osoan. XX. mendeko autore esanguratsuenetako bat izan zen, batez ere gaztelaniaz, eta 1972ko Neustadt Nazioarteko Literatura Saria eta 1982an Estokolmon Literaturako Nobel Saria eman zizkioten. Bere buruari zuzendutako heziketa egin zuen, zuzenbide ikasketak utziz kazetaritzan aritzeko. Hasieratik ez zuen inhibiziorik erakutsi Kolonbiako eta kanpo politikako kritiketan. 1958an, Mercedes Barcha Pardorekin ezkondu zen; bi seme izan zituzten, Rodrigo eta Gonzalo.

García Márquez kazetari gisa hasi zen, eta ez-fikziozko lan txalogarri eta kontakizun labur asko idatzi zituen, baina ezagunagoa da bere eleberriengatik, hala nola, “''Ehun urteko bakardadea''” (Cien años de soledad) (1967), “''Heriotza iragarritako baten kronika''” (Crónica de una muerte anunciada) (1981), eta “''Maitasuna koleraren garaian''” (El amor en los tiempos del cólera) (1985). Bere lanek gorazarre kritiko handia eta arrakasta komertzial zabala lortu dute, batez ere “errealismo magikoa” izenez ezagutzen den estilo literarioa ezagun egiteagatik, elementu eta gertaera magikoak erabiltzen baititu beste egoera arrunt eta errealista batzuetan. Bere lan batzuk fikziozko Macondo herrian daude girotuta (batez ere Aracataca bere jaioterrian inspiratua), eta gehienak bakardadearen gaia jorratzen dute. Gaztelaniazko idazlerik itzuliena da.

1970ean ''"persona non-grata"'' izendatu zuten Kolonbian, orduko presidente militarrak hala erabakita, idazlearen aktibismo politikoa zela-eta. Baina 2014ko apirilean García Márquez hil zenean, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak, "Inoiz bizi izan den kolonbiarrik handiena" izendatu zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 25 bilaketa honetara 'García Márquez, Gabriel', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1994
    Sailkapena: Boe7617
    Liburua
  2. 2
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1980
    Sailkapena: Boe7616
    Liburua
  3. 3
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1975
    Sailkapena: Boe7599
    Liburua
  4. 4
  5. 5
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1976
    Sailkapena: Boe7598
    Liburua
  6. 6
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1996
    Sailkapena: Boe7614
    Liburua
  7. 7
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: Boe7597
    Liburua
  8. 8
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1989
    Sailkapena: Boe7613
    Liburua
  9. 9
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1982
    Sailkapena: Boe7596
    Liburua
  10. 10
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1982
    Sailkapena: Boe7595
    Liburua
  11. 11
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1981
    Sailkapena: Stadt- und Landesbibliothek Potsdam
    Liburua
  12. 12
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1976
    Sailkapena: Boe7612
    Liburua
  13. 13
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1981
    Sailkapena: Stadt- und Landesbibliothek Potsdam
    Liburua
  14. 14
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: Boe7611
    Liburua
  15. 15
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1978
    Sailkapena: Boe7610
    Liburua
  16. 16
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: Boe7609
    Liburua
  17. 17
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1975
    Sailkapena: Boe7608
    Liburua
  18. 18
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1976
    Sailkapena: Boe7605
    Liburua
  19. 19
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1992
    Sailkapena: Boe7604
    Liburua
  20. 20
    nork García Márquez, Gabriel
    Argitaratua 1981
    Sailkapena: Boe7603
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali