Claude Farrère
Claude Farrère, Frédéric-Charles Bargoneren izengoitia (Lyon, 1876ko apirilaren 27a - Paris, 1957ko ekainaren 21a) frantziar itsasgizon eta idazlea izan zen.Frantziako Itsas Akademian 1894an sartu zen, eta 1906an teniente izatera igo zen. Kapitain gisa 1918an igo eta urtebetera, itsas armada utzi eta idazketari ekin zion. Pierre Louÿs eta Pierre Lotiren laguna izan zen.
Abentura-liburuak idatzi zituen, itsas armadako ofizial gisa herrialde exotikoetan egindako bidaietan oinarrituta, bereziki Asian, Ekialdean eta Ipar Afrikan. ''Les Civilisés'' eleberriarekin Goncourt saria irabazi zuen 1905ean. 1935ean Frantses Akademiako kide hautatu zuten. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5