Benjamin Disraeli
Benjamin Disraeli, Lord Beaconsfield edota Beaconsfieldeko kondea (1804ko abenduaren 21a, Londres – 1881eko apirilaren 19a, Londres) ingeles politikari eta idazle bat izan zen. Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko kide izan zen. Erresuma Batuko Gobernuan hiru hamarkadatan jardun zuen hainbat postutan, birritan Erresuma Batuko lehen ministroa izan zelarik.Orain arte, judu familia batean jaiotako britaniar lehen ministro bakarra izan da. Hala ere, 13 urteko adina zuenean bere aita Isaacek, italiar jatorriko familia batekoak, anglikanismoan bataiatu zuen semea. Joxe Azurmendik dio (Xabier Gereño aipatuz) aitak lilura handia sentitzen zuela Voltairerekin eta aristokraziarekin. Bada, semeak areagotu egin zuen haren miresmen hori, eta goranahia, aristokrazia horren aitortza bilatuz.
Viktoria I.a Erresuma Batukoa erreginarekin harreman oso ona izan zuen, Disraelik erreginarekiko losintzen bidezko zurikerietarako joera baitzuen. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2