Michel Butor

Michel-Marie-François-Butor (Mons-en-Baroeul, 1926ko irailaren 14a - Contamine-sur-Arve, 2016ko abuztuaren 24a) frantziar idazlea izan zen.

Filosofia-irakaslea izan zen Ingalaterran, Grezian, Egipton eta Estatu Batuetan. ''La Modification'' (1957) eleberriarekin lortu zuen arrakastak literaturaz bizitzeko bidea ireki zion. Nouveau Roman deritzon taldeko egilerik ezagunenetarikoa da. Butorrentzat, eleberria errealitaterako hurbiltze fenomenologikoa da. Haren obrak, xehetasun handikoak, hertsiki mugaturiko leku eta denboretan gertatzen dira, eta gertaera guztiz arrunten gainean eraikitzen dira. Zenbait eleberri aipagarri: ''L´Emploi du temps'' (1956) eta ''Degrés'' (1960). Eleberri-egitura gainditu egiten du beste testu batzuetan: ''États Unis'' (1962), ''6.810.000 litres d´eau par seconde'' (1966), ''Intervalle'' (1973). Poesia-liburuak ere egin ditu: ''Cycle'' (1962), ''Illustrations I'', ''II'', ''III'', ''IV'' (1964-1976). Literatura-kritikaria ere bada: ''Répertoire I'', ''II'', ''III'', ''IV'' (1960-1974), ''Essai sur les essais'' (1968), ''Quant au livre : triptyque en l'honneur de Gauguin'' (2000). Butorren idazkietan, generoen mugak gero eta lausoago ageri dira, «tarteko egiturak» erabiltzen baititu: ''Matières de rêve'', 5 liburu (1975-1985). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 8 emaitzak -- 8 bilaketa honetara 'Butor, Michel', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Butor, Michel
    Argitaratua 1965
    Sailkapena: Boe6157
    Liburua
  2. 2
    nork Butor, Michel
    Argitaratua 1960
    Sailkapena: Boe6156
    Liburua
  3. 3
    nork Butor, Michel
    Argitaratua 1957
    Sailkapena: Boe6155
    Liburua
  4. 4
    nork Butor, Michel
    Argitaratua 1961
    Sailkapena: Boe6154
    Liburua
  5. 5
    nork Butor, Michel
    Argitaratua 1965
    Sailkapena: Boe6153
    Liburua
  6. 6
    nork Butor, Michel
    Argitaratua 1965
    Sailkapena: Boe6152
    Liburua
  7. 7
    nork Butor, Michel
    Argitaratua 1963
    Sailkapena: Stadt- und Landesbibliothek Potsdam
    Liburua
  8. 8
    nork Butor, Michel
    Argitaratua 1963
    Sailkapena: Stadt- und Landesbibliothek Potsdam
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali