Sherwood Anderson
Sherwood Anderson (Camden, Ohio, 1876ko irailaren 13a - Colón, Panamá, 1941eko martxoaren 8a) estatubatuar idazlea izan zen.Gaztaroa ibiltari igarorik, berrogei urtean literatura eta kazetaritzari ekin zien. Narrazio-liburuak egin zituen: ''Winesburg, Ohio'' (1919), amerikar gizartearen aurreiritzien kritika; ''Poor White'' (1920), industriagune bihurtzen den laborantza eskualde bati buruzko kontaketak. Bere eleberrien artean nabarmentzekoak dira: ''Many Marriages'' (1923), sexu arazoak gaitzat harturik; ''Marching Men'' (1917); ''Dark Laughter'' (1925). Ameriketako eleberri laburraren sortzaileetakoa, eragin handia izan zuen idazle gazteagoengan, Hemingwayren baitan bereziki.
2023n Igelak argitaletxea argitaratu zuen euskaraz ''Winesburg, Ohio'', Joannes Jauregik itzulita. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5Sailkapena: Boe8635Liburua
-
6nork Stein, GertrudeBeste egile batzuk: “...Anderson, Sherwood...”
Argitaratua 1968
Sailkapena: Boe8115Liburua